Donejakue Bidea
Nafarroa da Done Jakue Bideko atea, Penintsulara sartzeko bidea ematen duena, beraz, Santiagora iristen diren erromesen herenak baino gehiagok hasten dute Orreagan bere abentura. Oinez, bizikletaz edo zaldiz, erromesak eta turistak kolore askotako paisaiak zeharkatzen dituzte, bertako jendearen beroaz eta Nafarroako gastronomiaz gozatzen dute.
Mendeetan zehar, erromesaldiek ere utzi dute beren aztarna artistikoa eta asko dira turistak Nafarroan zehar bisitatu behar dituen monumentuak. Garrantzitsuenen artean "Colegiata de Santa María (XIII)" dago, Orreagan, Urrobi kanpinetik 5 kilometrora.